www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKEL GUTUN EGILE GAITZA GILTZAPETUA

 

        Biozmin andiekin ikasi dugu Eskualdunaren idazle bizkorra den J. S.P. Alemaniarat bildua omen zauritua ta an omen dago preso.

        Bioz andiko misiolaria eta buru oneko apez euskelduna.

        Gudu asiez geroz erizain zagoena lerroetan eta beti arrai bezain txukunki Eskualdunaren bidez astero edo amabortzero jakinarazten ginduen eskutitz ederrez guduaren goiti beitiak eta bereziki euskeldun gudularien berriak.

        Jainkoa urrikal bekizu bertze alde beltz ortan, azpandar maitea; oroit zaitez nola bilduak izan ginen Donianen gogokide gisaz orai duela zenbeit urtez. Ordutik unata zer aldairak! zer gizonak zenduak! eta zenbat, gauzak bertzelatuak!

        Jainko maitea, urrikal zakizkigu; senez gaixtoak gara baño, oraidanik bertzelatuak gagozi eta gutaz urrikal, Jainko Jaun ona!

        J. S. P. jauna; ez dakit non zauden, baño bioz-biotzetik eta Eskualdunaren bidez or doakizu ene biozmin agurra.

        Nai nuke jakin nontsu dagon ene adixkide begi-begikoa eta otoi Eskualdunari argi zerbeit.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa