www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

«EUSKAL-ESNALEA» BILBON

 

        Guziek dakizue zer gisaz «Euskal-Esnalea»ren buruzagiek goraltzen duten gure mintzairea: orai berriki Bilbon egiñ dituzten jaiak, leen mailekoak omen.

        «Euskal-Esnalea» delako batzaren burupidea euskara utsa zela uste nuen, eta ez nezaken iñolaz asmatu nolaz ziteken burupide bakar ori, baldin ezpada euskal izaite osoaz borobiltzen.

        Oraiko jai unen bidez, itzlari baten aotik jakin dugu, «Euskal-Esnalea»ren asmo ederra eztela euskara bakarrik goratzeko, baita ere gure abenda edo arraza.

        Leen onesten baginuen biotz osoaz «Euskal-Esnalea»ren ikurri maitagarria, bertze burupide ori jakinez geroz, orren laguntzera beartuak gaude biotzez eta gogoz.

        Xaartuxeak gaudenak, betidanik oituak ginen laudorio franko entzutera gure eleaz, baño zoritxarrez geienetan indar gutiko itzak baizik etziren, iduri ta gure mintzairea etxeko zera xar-xar bat bezala begiratu bear ginuela.

        Abertzaletasuna sortuez geroz, unek euskal izaite osoa artuz, borobiltzen eta osatzen ditu «Euskal-Esnalea»ren asmoak, biotzak betetzeko gai eginez.

        Ortaratuez geroz, gora «Euskal-Esnalea»!

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa