www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

AITZURRE-RI

 

        Auña Menditik araindiko baten bearra ginuen, astekari unen berriketaritzat eta tori nola agertzen zaikun. Bozik artuko ditugu zure euskar lanak eta pozikago argitaraziko eldu diren gisa beraz.

        Astekari untan ari garenak, eztugu h-rik erabiltzen baña, ikusi aal dezakezu ala ere, ez ditugula naaste-masteka itzak erabiltzen: aari baten yabe ezpagara ere, gu beti gure arira goazi, eta naiz euskarari buruz, ore moreka bagabiltza, ez gara batere oore gose.

        Baldin Eskualdunaren arabera nai dituzu orañik geiago berexi egiten aal dukezu, orgatik emanen ditugu berdin. Zure lanen begira gelditzen da.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa