www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

NESKATXA GALDU BATEN ERIOTZA

 

        Baiki, ez direla gai guztiak berdin onak, euskar-lan baten gaitako.

        Eztabaian luze egona naiz, agertuko ote nuen; baño euskalduna ote zen, ni bezala, uste dutalako; barkatu irakurle maite; nai datzut nik dakitan berri its baten jakintsun egin.

        Illabete bat doi-doia egin du gaxotegiratu zutela neskatxa gazte-gazte bat, eri-andi (grave).

        Eraman zutenetarik norbaitek eman bide zuen aren berri zenbeit.

        Gaxoa konorturik gabe; itzik gabe zagolako ezin zuen bere buruaren berri eman.

        Emagalduetan eta lizunkerietan biltzen diren gaitzik tzarrenak joa zagolako, ortarako dagon gela berezi batean sartu zuten neskatxa gaxoa.

        Eraman zuenak eman bide zituen neskatxaren izen-abizenak, emezortzi urte zituela eta Iruñeko auzo bateko etxe batean zagola, beste neskatxa gazte batzuekin; eri-andi ikusirik, arenganatutzeko baño arenganik igesi juateko obeki zagolako, etzuen iñor begira zezonik eta... gaxotegira.

        Abizenez euzkotarra, izkuntzaz ez dakit, euskalduna ez ote? soñez lerden-ederra, aurpegi polita. Itsuski eri eta eri-andi konorturik gabe zagolakoz arenganik ezin ginuen itzik ere ikasi, ez nongo zen, ez zer gisaz zagon Iruñen, deusik ezin yakin.

        Berak bere buruaren berri ezin eman eta iñor ez aren berri emalle. Zinez, aldi txarra eta garai estua, neskatxa doakabe arentzat!

        Eritasunak osotara beretu zuen eta ura baitan etzen erraik eta ez larru gunerik, aren gaitza zikina nabarmentzen etzuenik.

        Ezin zagoken geldirik, oatzetik bere burua botatzen zuelako eri zainek lotu bear izaten zuten. Neskatxa doakabea, orren gazterik eta minbera izanagatik, gaitzak osotara beretu zuen.

        Iru egunez iraun zuen eta beti berdin konorturik gabe, itzik gabe, baldin ezpazen oiu-karratsi-aiots zenbeit. Irugarren eta azken gauan, aren zai egon zen serora edo monjak erraten zidan: «neskatxa gaxoa, zer biozmina orren gazterik, orren ederrik eta gogoeta-biozketa bat egiteko biderik gabe! aitama gabe, seniderik gabe, adiskide-aiderik gabe» iñor gabe! gaxotegiko zainek noiz beinka zaintzen zutela baizik. Sendakinek, aren gaitz bakarra, «sifilis» zela zioten; errai guztietarik eta larruko pikor-zauri guztietarik ura salatzen zutela. Aren itxuraz oroitzen naizen aldiro, begietara nigarra eldu zait!

        Baño, doakabeak, aita-amik, seniderik, aiderik, ez ote zuen?

        Adiskideak bai; baño nolako adiskideak! oakideak, atsegin egiletzat beretzen zutenak etxe barnean eta non nai, Iruña inguruko arresi-zokoetan ere! Lizunkerietan biltzen diren gaitzak nola ez bildu, mutil eta gizon zikinduak dabiltzan bezala, beregain, kutsu zikina edazten!

        Emagalduak, legeak bilduazten ditu etxeetara eta sendakinarengana.

        Eta gizon galduak?

        Eta neskatxa galzale diren emakume galdu tzarrak?

        Oieri, nork begia iduki?

        Gazte-gazte, garbi begira zaite! zeure buruaren jabe egon zaite! zilegigoaren ugalak laxatu ez daizten! Biotza eta gogoa zikindu daitezken lekuetarik urrundu; nai ezpaduzu neskatxa doakabearen azken ordu ek bezala izan, Jainkoaren etsaigoan arrixkatzeko.

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa