www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

«OXOBI» APEZ JAUNAREN ALEGIAK

 

        Euskaldunek nor dugun «Oxobi», badakizue; euskara biotzez maite dutenek, apez jaun ori nor den ez dakienik, ez dago.

        Jakina, mendiz unaindiko edo onuntzako euskaldunek ez dakizkigula, mendiz aruntzakoen berri guziak.

        Baño; «Oxobi» bersolari polita, euskaldun argi bezain biozduna dela, geienik badakigu.

        Baño, poliki-poliki, ezagutzak eginen ditugu; bekoz-beko ezpada Argiari esker elkarren euskar-lanak trukatuz, elkarri agur eginen diogu.

        Apez jaun ori, Lapurdiko seme, Milafrangan bizi dena, aspaldidanik euskarari buruz lanez leerra eginik eta egiten ari dena.

        Amalau ipui edo alegia politak dakarzki; bertzeek amesturik badire ere (Lafontaine); «Oxobi»k jauntzi ditu euskara garbi ederrez, euskar pipermina dariotela.

        «Oxobi» darabilan euskara ain da euskara, non ta bat euskaldun garbia ezpada, neketsu zaioke aren Alegiak ondo aditzeko.

        Ain euskar lan ederra egin digu, non ta askotan itz bat edo bi aski bai ditu gogoeta borobil-borobilla emateko.

        Dasta zazue bat eta bereala guziak iretsiko dituzue, aotik ezin utziak gozatasuna bai dute.

        Iduriak ere araberakoak, Garmendia saratarrak eginak bizi bizi eta bitxiak.

        «Oxobi» apez jaunak badaki, mendiz unaindiko euskeldunek ere biotzez maite dugula.

        Esker on batez bidez, esaten diot, olako bertze idaztiño baten gose garela.

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa