www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

«ARANEDER»AREN MINTZO ERAZ

 

        Ene maitetarik batek erran zidan iragan egun batez:

        «apaiz euskeldun batek zion Napartarrak dakarren Ebangelioko itzkera adigaitza zaiola, ezin duela aditu edo comprenitu, ez itza ezezagunak dakarzkielakotz, baizik eta aren itzkera bereziagatik».

        Baiki, euskarari buruz, oro ikasle garenez gero, barkatu, irakurle maite emen erratera noan errazoinez.

        Euskeldun batzu, bere etxekoeri eta sorterrikoeri entzunez eta elkarri mintzatuz ikasi duten euskara, belarrizulotik sartu zeie edo bide untarik baizik ez dute ikasi.

        Oken artean badira asko ederki-txukunki-garbiki mintzo direnak: irakasle aran ikasleak: mintzatzaile aran entzuleak.

        Orgatik ez uste euskeldun oriek gai direnez edo zeinen euskara aditzeko, ez eta ere edozein euskara irakurtzeko eta aditzeko.

        Gisa beraz? uste duzue Erroibarko, Artzibarko, Esteribarko, Larraungo, Baztango edo Ultzamako erdaldun batek, belarritik sartu edo ikasi duen erdararekin gai den Cervantes edo Fr. Luis de Granada edo Sta. Teresa de Jesúsen gutunak irakurtzeko eta ongi aditzeko?

        Uste nuke, ez euskaldunak direlakotz erdaldun oriek, baizik eta erdara apur bat baizik ez dakitelakotz: entzunez baizik ikasi dutelakotz bere errietan eta lagunak erabiltzen duten erdara: eta ez geiago. Erdaldun oriek gai izateko beartuak dagozi irakurtzera irakurgai onak baño asko irakurtzera, gramática eta bertze asko gauza ikasi bear dute eta ala ere buru onekoak ezpadire, beti irakurtzen eta ikasten ari ezpadira, ekendako ere, leen aipatu ditudan erdarazko gutun ederrak, greka.

        Eta guk, euskeldunak, gure erriko euskara, entzunez baizik ikasiak garenak: nai dugu, irakurtu gabe, gutun ederrik beñere aditu gabe, gramáticarik ikasi gabe, euskar ikaskintzarik egin gabe.

        Nai dugu, edo zeinen idazti, edozein izkeraz egina den idaztiñoa gure etxekoen euskara balitz bezain ongi aditu edo jakin?

        Ori ezin daiteke: iñor ez da ikasia sortzen: itzkuntzetan, entzunez baizik ikasten ez den itzkuntza, entzuten duen izkera baizik ez du ikasiko.

        Baldin ez padu batek, entzunez edo irakurtuz euskeraren mamia eta erroak bilatzen. Guzien buruan, irakurgai asko ta onak irakurtzen ez duenak, bere etxeko euskara baizik ez dakienak, euskaraz, aski aal daki?

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa