www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

NABARTZALE-RI

 

        Anitz urtez, Jauna, Jainkoak dizula esker on.

        Egiazki diozu, itz zaarrez egiten asi zaren lan orixe dela guziek egin bear dugun leenena.

        Nik baño obeki dakizu nolako irakurtzaleak garen euskeldunak, geienak nere gisaz, larrekoak; neri beñipein zallegi zaizkit zure lanak.

        Orgatik, Jainkoaz, otoizten datzut, naiago nukela egin bazeneza llaburxago aldian aldiko sailla. Ortaz landa, itza zaarra bertze gisaz adiraziz guzieri oarrarazteko.

        Lerro aldeak (párrafo) tikixagoak, motzak egin bazinitza, orduan bai aterako zirela txukunak eta errexak ni bezalakoentzat.

        Geienek, belarrietatik bakarrik ikasia dugu euskara eta ez irakurtuz; eta untara jarri artio bedere, euskeldun geienek aditzen ezpadigute, nori ari gara?

        Egiaz, nik ez dezaket zu bezalakoek adiña, ez naizelakotz zu bezain jakintsu: baño oraia untan bearrago izan diteke nik bezala egitea. Etzaizu ala Nabartzale jauna?

        Biotz mindu naike, lerro auk gaitz aldetik artzen badizkidazu. Jainkoaren izenean barka nazazu; otoi, jarraiki bedi orai artu duzun lanari, unen bearra nik baño argiago ikusi duzu ta.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa