www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IDAZTIÑO BAT ONGI EGIÑA

 

        Eskarrik asko «Euskeltzale Bazkuna»koeri Sobre la unificación del Euzkera delako idaztiñoa biali datazuelakotz.

        Berreun aldiz errana daukat ez dutela argirik aski sasi orietan barna ibiltzeko. Iñor ezta arrituko ba orain ere erraten badut, buruen buru irakurri ta eder zait idaztiñoa: orain arte gai uni buruz enuen ikusi lan borobilduagorik, neri segurik bereganatu naute.

        Nik ezpaitut asmo bat baizik euskarari buruz; euskara izan dadin ko izkuntza bakarra, orgatik nere aldetik burupide ortarat yotzeko bide guziak onak zaizkit; baña, yakina, ez ditezke guziak berdinak, eta artu bear dena zein diteken ezta errex yakiteko.

        Gu larreko gisaz, aski dugu geiago dakiteneri yarraiki eta untan dago gure lan apala; orain arte deusik ez dugu egin eta emendik aitzinat ere ez gara lan on baten gai izanen; gure lan egiteko sasoña gantxe delakotz.

        Untaz landa buru onekoak bagine, nonbait or baño, ordik urruti gaude.

        Ala ere Aberriaren maitetasunak bulkatzen nau euskaraz egitera aal dezakedana eta Jainkoa lagun asmo untan nai dut onirautea.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa