www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLERIK OTE DUGU?

 

        Biozmintzen nau, gogoeta unek, gure euskar lanak izanen ote dituzte irakurlerik, edo ementxe ari garenak baizik ez gara elkarren irakurle?

        Ortaz landa, irakurlerik guti baizik ez eta ainbertze leku Napartarra astekari tipi untarik guretzat artua on diteke, edo obe litzake erdarazko sailak auniztu?

        Abertzale egiazkoak bagine ez ginuen gogoeta oketaz ainbat axolarik, baña zer nauzue? Idazten duenak irakurleak nai ditu.

        Euskararen irakurleak auniztuz doazila eztut uste, baña euskar idazleak beñipein baiki.

        Leen, orai duela bospasei urte, idazlerik etzen Nafarra, gure eskualde maite untan, orai berriz aurtada bat polita gara, unek esan nai du euskar idazle bezenbat irakurle beñipein bagarela, eta ori ezta guti.

        Nik eztakit zer gogoetak eginen dituzten euzkeldun ez diren abertzaleak Napartarra untan ikusiz ainbertze zerrenda euskaraz. Bere baitaratzen badira aitortuko dute zinez, zati oberena guk daramagula Aberriaren aldez eta ori ala baldin bada, ez ote dire lerratuko gure irakurleak izateko?

        Uste ortan ari gara emen ari garenak; gu geienak bertze euskal zalengandik kutsatu ta asiak gara eta lenbizian guk ere ez ginakien guti baizik; doi-doia itz egiteko, eta ori Jainkoak daki nola, baña asi ginen euskar gutunak egiten noizbeinka, gero maizago eta orai Napartarran ere.

        Ez uste ortaz, arrotuak eta iñarrostuak gaudela geuren buruaz, ez, gutiago orañik geuren yakinduriaz; apal-apalki orok aitortzen dugu apur bateko gai baizik ez garela.

        Guk gisa beraz yarraikiz bakotxak bere sailan eta Jainkoak nai badu, ikusiko dugu nolaz agertzen diren gure bitartez irakurle berriak eta euskal idazle obeak, guri baztertuko digutenak.

        Baña ori ardiesteko lenbailen guk egin aalak bearko ditugu, gero ta geiago barnatuz euskararen zañetan, gero ta geiago itza zaarrak bilduz ta erabilliz.

        Gero ta geiago oartuz nolaz diren euskeldun xaarrak, eta irakurtuz maiz leenagoko euskar-kutun ederrak.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa