www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ARANA'TAR SABIN ZENA

 

        Oraiko aldi untan eta noiznai, ohore eta gorasarre egiten zaiolarik, zinez guti zaizkit, baldin, biotz garbidunetarik zabal-zabalik eta gogo argituen barne-barnetik ez direlarik eldu.

        Sabin zenaren gorarazteko bideak, euzkotar guztieri argi eta garbi zaizkigu. Ni, gazte-gaztea nintzela, Kampion jauna, eta unen lagun napartar zenbaitzuek Lauburu leenik, eta Revista Euskara gero argitaldu zituzten, Euskalerriak bere dituen gauzak begiratzeko, eta bere esku zuzenen aldezteko.

        Orduan, jaun zintzo eta argitu ek zerabiltzaten euskal-gaiak, eder eta gozo zitzaizkidan; baño ala, oroigarriz bezala, gogoan gordetzeko eta biotzean, ixil-ixillik maitatzeko, gure arbasoen berri minena bezala.

        Beste orduko Euskalerriko izate berezia ikasteko; bere zituenak, obeki ezagutzeko argitzen gituztela.

        Izkuntza, oroituria, oitura eta gure arbasoen bizilekuaren berri ematen zigutela. Eken erakaspenak, gisa ortan artzen nituen; baño ez ametsetan ere, izate ura berbera gu baitan berritzeko.

        Kampion jaunak egin digun lan andi eder bezain jakinduriz beterik! Euskaldunen gogoak nola dituen argitu, Euskalerriko oroiturietan biotza eta gogoa bazkatuz! Euskalerriaren betidanikako izate berezia biziaziz eta maitaraziz.

        Orai eta beti, ohore eta gora Kampion jaunari!

        Baño, Sabin zena, etzen erakaspenetan gelditu, euskaldunago agertu zen erakaspenak biziaraziz, eta Euzkadi, guri ezagutuazteagatik bere bizia eman artio.

        Euskalerriaren alderako eskubidetan gogoa argitu eta indarturik biozketa larrarri batean bazkatu zuen Euskalerriaren alderako maitetasuna. Maitatze ontan piztu zuen asmo eder bat, eskubide guztiak guretzako eta gu, gure gain izateko.

        Euskotar zintzo gisaz, asmo eder uni buruz, borobil-borobila eman zigun abertzaletasunaren oñarri, elburu eta bideak, esakera eder batean bildurik: Euskaldunak Euzkadirentzat eta Euzkadi Jainkoarentzat.

        Unelako elburu ederraren ondotik ibiltzea, zein eder den!

        Jainkoa baitan bego betiko zorionean. Euskalerriak, gisa untara, izandu duen gizonik biozdunena eta andiena.

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa