www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

JOANNES D'ETXEBERRI

 

        Egia den bezala erran bearr banu, aalke gorriturik bearr nuke.

        Baño egiak ez du parerik ez eta aalkerik.

        Erranen datzuet ba, egun oketan eta leenengo aldiz irakurri berri naizela, Joannes d'Etxeberri, Sarako dotorr mirikuak, orain duela berreun ta zenbeit urte idatzi zuen gutuna Eskuararen hatsapenak.

        Urrkijo jaunari zorr diogu gutun ederr orren gure eskuetan ikustea. Aspalditik, euskarak eta euskaldunek asko eta asko zorr diogu jaun jakintsun uni: euskar-gutun zarren berri, gutiek jaun orrek bezenbat eta orrek bezain arrgi ta garrbi.

        Oraiko au ere, oso-osoan ari zorr diogu; berrtzeenaz Zarauzko franziskanoen konbentuan bearrko zuen, zokotik jaun unek arrgirat ezpalu.

        Eskuararen hatsapenak ez da gero nolanaiko euskar-lana; gain-gañekoa baizik, gaiaz mamitsu bezain azalez ederr; euskara garrbi-politean emana.

        Ameka aldiz entzunik nago, euskarazko idaztirik ez dugula; leengo euskaldun-letradunek idatzi bearr edo idatzi nai zutena, errdaraz egin zutela.

        Ba! Orrduan, orai bezala, euskar-irakurrgai guti aski dugu bai, euskaldunek.

        Orrduko gutunak, bakanago agerrturik ere, ez ote ziren oraikoak bezain ederr edo ederrago?

        Eta alaere, eskerr guti zuten eta dute gure aldetik: ogei urrte urrbil, Urrkijo jaunak arrgitarat eman zuela oraiko au eta nik ez nakien alakorik bazenik ere.

        Zerr nautzue geiago? Emen nago ni, eta zenbat ni bezelako!, aalketurik bearr nuke erran: ez duela ogei urrte orañik Axularrekin ezaguntzak egin nituela eta orrduko adinean berrogei urrte banituela. Ez da aalkegarri, euskaldun letrradun bat, ni bezalakoa, eta ez jakitea gutun oien berri?

        Baño arazo untarik ez nau deusek arritzen. Jarria nago, Euskalerriko gazte zenbeiteri, nik euskaraz galdegitera eta eurek irriz erraten: «no entiendo». Irri egite orrek min asko ematen dit!

        Leengo euskaldunek guti baizik etzutela idazten. Eta guti ura norrk irakurrtzeko? Ez orrdukoek ez eta oraikoek ere.

        Berrtze gisaz gindezke, oraiko eta orrduko euskararen arrbuiaitzaileak ikasi baginitu orrduko gutun ederrak, Euskararen hatsapenak bezalakoak.

        Nik beñepein, biotzez eskerrak biurrtzen dizkiot Urrkijo jaunari; ari eskerr, atseginez bete naizelako, gutun ederr orrtan atsedanez.

        Gutuna bi zatitan emana da.

        Leengoan dakarzki gai politak:

                I        Eskuara garrbia da.

                II        Eskuara noblea da.

                III        Zenbat gisetara dentz eskuara.

                IV        Eskuara, guztietan bat da.

                V        Zerrtako dentz eskuara.

                VI        P. Axularr.

                VII        Sarako eskuara.

                VIII        Euskaldun eskuararen arrbuiatzaileak, berak dira arrbuiagarriak.

                IX        Eskualerriko gazteriari.

                X        Irakurrtzaileari.

        Bigarrenean berriz, Eskualerriari eta euskaldun guztiei eskuarazko hatsapenak latin ikasteko:

        a) Izenen deklinazionez.

        b) Berboen konjugazionez.

        c) Gramatika-gai batzuek. Azkenik: Lau urrdiri, gomendiozko gutuna.

        Ene irakurrle maite: gutun ori irakurrtzen duzularik, nerekin batio erranen duzu: «Joannes d'Etxeberri, gizon jakintsuna zen, eta aren euskar-idazkerak ez dio iñorenari zorrik».

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa