www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

BERRIKETARI BERRIERI ITZ BAT

 

        Berriago eta idazleago agertu zaizkigu Larunxoko laburditarra; Eki, artzibartarra eta Garraldako Lapitzea, ederki olaxe eta nere zorion agurra aunitz urtez.

        Napartarra untan buru ematen dutenen izenean ere mil esker.

        Zuek langile onak zarezte eta lantzaleari yarraikitzea dakio. Ortaz, amabortzero gutienez, bialtzen aal didazue lerro parrastada bat bakotxak.

        Baño, ta asi gera bañoka, deus ez erranik naiago nuke, untarik bear bagine makurtu... izki larriz eginzkizue zuen lanak, argi eta garbi; diot izki borobilez eta leku ausarkian igeri.

        Lerroalde laburrez egin bear ditugu euskar lanak, bertzenaz neketsu eta irakurgaiz dire.

        Barkatu «Larunxoko» aixkidea, zutaz nintzan oroitzen, aixteko ori ezarri dutalarik; baña nolako atsaren yabea zaitugu, orri aundi bat betea lerroalde bakotxarekin. Zer putikoa zu! Agur maitea.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa