www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

URTE ZAR

 

        Adixkide maiteak; Jainkoak dizutela urte berri on baten bidez gogo bero bat gure erriaren eta euskararen aldez eginalak egiteko. Ala biz.

        Yaz, ementxe asi ginenak euskar lanetan konturatu gaitez eta gure kolkoak apur bat ikertuz yakinen dugu nolako lanak egin ditugun aberriaren alde, euskararen bidez edo bertze gisaz.

        Orain untan nere asmo bakarra da euskararen aldez egin ditugun lanak gogora ekarri ikusteko leenetarik eta azkenekoraño egin dugun aurrerapena, zeri buruz egin ditugun, nolaz idatzi eta egin ginituen utsak zuzentzeko.

        Zer gisako irakurgaiak erabili ditugu, norenak zaizkigu ederrago eta zergatik; gogo orietaz zer asmo berriak egin ditugu.

        Eusker-itzkelgiz nola gaude, zer iritzekoak euskel izgelgi bat berexteko guaurendako.

        Una emen nik egin ditudanak.

        Asi nintzenetik orai artio, nere euskar lanetan ez dut aurrerapenik nabarmentzen, gutiz gora bera leenengo utsetan beaztopatzen naiz oraikoetan, ortarako bear dugu gu baño yakintsuagoko baten aburua eta ala dio nik neretzat berexia daukatanak.

        Aurrerapenik ez egiteaz ez naiz batere arritzen, beti lasterka ibilia naizelakotz.

        Eusker-ikaskuntzik ere guti baizik ez dut egin. Irakurri Euzkadiren sailak, Euzko Deiarenak, Irugarrengo Prantziskotarr-enak, Baionako Eskualdunarenak, Euskal-Esnaleakoak eta oriek Jainkoak daki nola: noizpeinka Axularren zati bat edo, Aita Mendiburuaren Otoizgaiak lerroalde bat edo bertze.

        Baño, ez dugu bertze biderik. Irakaslerik aldamenean ez dugularik euskaraz irakurri bearko, irakurtzen duguna obeki gogoan edukitzeko euskaraz idatzi; bertzenaz, azaletik lotzen direnak aisa urratzen oi dira.

        Egin ditugun lan apurrak tipiak izanik ere ez digute gogoa yo, diot, ez garela aspertu eta asmo berezi bat artu dugu gero ta geiago inka untan onirauteko.

        Eta zuek nere laguntzaile maiteak, gogoan yoak ote zagozte?

        Alakorik ez nuke sinetsi nai.

        Bertzela balitz, konturatu zaitezte eta ikusiko duzue, lan untan irauteak adirazten duela geuren biotzetan daukagun maitetasuna.

        Euskeria eta unen esku zuzenak begiratzeko gauden beti prest, asmo ortan onirauteko eta beti gogoan edukitzeko ezta bide egokiagorik euskara baño.

        Jainko aurrak bere siaskatik onetsi bekigu.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa