www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKEL IKASTAROKO BILKURA

 

        Ta zu ez berotu Oñatirat joateko! Ala erraten zatan ene adixkide on batek... Baña nik ez diot erantzunik eman ta orain emendik jardetsi gogo diot.

        Baiki, Oñatin nago gogoz ta biotzez eta nik uste antxe aurkitzen direla gisa beraz gure gogokide guziak; batzu arat jota eta bertze batzu bakotxa bere etxean geldituta.

        Zinez etxean gelditu ta bilkurik ez daiteke Oñatin. Ala da, baño Euskel-Ikastaroko gai dena an dago eta eken lanak agertuko ta argituko dituzte eta ikusi ta ikasi detzazkegu bertzek.

        Ortaz landa, bilkura oketan lan egiteko ez da egoki ozte gaitza biltzea; gizon langileak lan egiteko ez dute ikusle edo entzulerik bear. Orain guk ikasteko eta gure biotzak beroazteko berotuak dagozinekin ez da bertze bide egokiagorik, Oñatira jo eta antxe entzun, aditu berotuak eta ikasiak daudenen itzak eta egintzak eta ekiñ batean euskal-gauzak goratu.

        Baño, ni ene larren artetik urrunduez geroz xoratzen naiz, ez naiz deustako; ez dut gogorik ezertarako; ta larrerat biurtzeko orduaren begira nago eta ala egoteko, kopet illuntzeko zertako etxetik igitu?

        Eta adin bateratuez geroz, ez du batek nola nai uzten oitura zaarrak; bat jarria badago, gisa batera, zoazi zaartu ondoan, aldairetan?

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa