NAAS-MAAS
Baiki, orain artio ezti-eztiki ginoazin Euzkadiren esku zuzenak ezagutzen aisago gureganatzeko galdu ditugunak eta gure sorterriari dagozkionak.
Baño gudua dela edo aitzindu digute Euzkadiko zati guziak bakotxaren esku ta lege zarrak eskatzen.
Naparrako nagusiak otz dagozi, naiago dute euskeldunekin baño Madrid aldeko eta Aragoa aldekoekin kidetu; orrek adiarazi nai du ez dutela bere biotzetan ezagutu nai angotarrengandik berexteko motarik.
Ori ala baldin bada, ez dira Naparraren lege bereziaren aldeko, ez dira lege zaintzale, eta gutiago oraindik euskeraren zale.
Mota oriek guziak bai dira Naparra, Españako bertze errialdetarik berexten dutena, berextaxunik nai ezpadute agur lege zarrari eta agur gure izaiteari.
Naparrako erri geienen erriko gizonek argi ta garbi erran dute egin aalak egiteko prest dagozila bergureganatzeko ekendu zizkiguten zuzenak.
Berriz Naparrako Etxenagusiko gizonek galdetu diete erri guzieri, bialtzeko Iruñarat eken ordezkoak, eldu den asteleneko Batzarrerat.
Nafartarrak ez dira itzeko gizonak eta batzarrean bozik ikusiko ditugu bere itzemanean dagozila tente. Ez ote ala gure erritar prestuak?
Aspalditik, ez dugu olakorik egin eta bein asiez geroz, beroki ta arraiki bururatuko dugu lana.
Biotz-biotzetik eta naparkide gisaz agurtzen zaituztet batzarkide guzieri.
Irakurle maite, agur.
Larreko
|