www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

«AUKERA MAUKERA AZKENEAN OKERRA»

 

        Nik berexi bear banuke neure ontasunak zaintzeko gizon bat, aukeratzeko, begiratuko nioke leenik nola zaintzen dituen bereak.

        Gero, ea jainkotiarra den, ala denez geroz Jainkoaren legea ongi gordetzen duenak, ongi begiratzen dituelakotz bertze lege onak.

        Gero, billatuko niezke norat barreiatzen dituen bere gogo ta biotza, jakina, Jainko lege bidez, bertze burupide onik ez paita.

        Emagun, ikertze oken arabera atzeman dugu gizon zintzo ta jakintsuna; bere ondasuneri begira dagon bitartean, Euskeri, Euskelerri edo Euzkadiren zuzenez kezka andietan dago.

        Ori dugu berexi bearra, baño, orañik ez da aski, bertze argibide batetik jo bear dugu.

        Bil gaitezen erriaren ona baizik nai ez dugun gizon batzu eta goatzen, berexi dugun gizonaren etxerat.

        «Jainkoak dizula egun on, jauna.

        Bai ta zueri ere.

        Eldu gara zuri erratera, oroitu garela zutaz, eta otoi zure izena gure diputado-geitzat eldu den aukeratako.

        Barkatu jaunak; ni ez naiz gai ortako eta ortaz landa ere ez naiteke, lan andiak ditut bertzen eskuetan utzi etzazketenak.

        Ongi dago, jauna, ori da jakin nai ginuena. Agur ta barkatu».

        Ori, gizon ori da guk bear duguna.

        Abertzalea baldin bada aski dugu Buru Batzarrera jo eta an adirazi zertako gizon orri oartu garen.

        Buru batzarrak esku baidu bere meneko bati bortxarazteko lan batera, orra or aukera eder baten bidea.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa