www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

OSASUNGARRIAK

 

        Uda minean (canícula) erraz baita sabelak samurtzea, gure adixkide ona den «Elaberri» maiteak galdetzen dazku oar batzu, sasoi untako sabeleko oñatzeak eta beitikoak begiratzeko bear diren onuak (consejos).

        Larreko bati ateka estu batera bulkatzeko ateraldi ona duzu ori aixkidea.

        Baratzekari onak baldin badituzu, utzkizu alde bat, gordinik yateko beñipein, eta egosiak ere zuurki ibilzkitzu.

        Berotua edo izerditua zaudelarik begira zaitez aize lasterraren (corrientes) goxoaz.

        Izerditzen bazara aldatu zaitez eta urtatzen ari zarelarik bustitzen bazara berdin. Lan ori uste dut eskalapoinez yauntzia egiten bide duzula.

        Egarri zaudelarik ez geiegi edan ur utsa, urrupa batzu baizik.

        Yan otorduetan oitura duzun yanariez bertzerik ez, bereziki igalikariez (frutas) kontu, bakar bat edo, ez geiago.

        Guzien buruan, sabeleko iluntasunik somatuez geroz, goatzean geldi-geldia eta salda utsean egon.

        Sendagile basa unen erranak onesten ezpadituzu utzi eta zure etxeko sendagilea deitu, unek argituko datzu.

        Bein sabeleko gaitza bat lotuez geroz, bereala oatzeratu, geldi-geldia antxe egon, ur utsa edo ur egosia baizik artuz, eta sendagileari mezua biali, lenbailen ager dadin zure edo eriaren onerako; sarritan gisa beraz gertatzen baita gaitza tzar batzuen asmenta eta auek lenbailen bilatzea (diagnosticar) on baizik ez.

        Jinkoak dizutela osasun ona, agur.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa