www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

GURE BERRIELARAZLERI AGUR ETA ITZ BAT

 

        Nere biotzeko adixkide maiteak zarezten Mendi-xuri auriztarra, Aitz-xuri urdazubiarra, Otsatieta Ezkurrakoa, Mokoloka larraundarra eta zaraizuarra; mil esker zuen laguntza goxoagatik eta Napartarra-ren izenean galde bat egin bear datzuet: auxe da.

        Amabortzetik amabortzera bear duzue unata biali zer edo zer; berriak emateko dituzuelarik aiek, eta ez dituzuelarik auxe bedere erran.

        Nik ez dakit zer gisaz artuko dituzten gure irakurleak, Napartarra-ren euskar lanak, neri segurik eder zaizkit eta zueri ere bai, alako kolko beroen jabe zarezte!

        Aspalditik buruan artua daukat gogoeta bat, auxe da: abertzaletasunaren erdi-erdiko erroa euskara dugu eta erro uni zor zakiona, gero ta geiago piztu dadien, emaiten ezpadiogu, gure Euskalerriaren maitetasuna alegiazkoa edo utsa da.

        Bizkitartean, oiuka eta goraka, gu unela izanak eta gure ondokoak Jainkoak daki nola: gu epelak, ondokoak otzak eta azkenean tirrit: euskeraren bidez egin dezakegu lan ona; euskara gure esku dugularik iduki eta azkartu dezagun, bertzenaz.

        Nola nai ditugu gureganatu galdu gintuen eskubideak, gure esku daukaguna alde bat uztan badugu? Nork sinetsiko gaitu gogo osoaz eta biotz biziaz ari garela gure Erriaren alde, baldin unen erro biziena eiartzera doalarik, igitzen ere ezpagara?

        Ez, ez geldirik egon, asi garen lan uni jarrai giten; bertze gisaz gure alderdikoak egin du.

        «Nacionalista vasco» delakoaren izaitea, euskararen izaite ondokoa bear du zinez jokatzeko.

        Bertze euskeldun, ixilik daudenak, asi zaizte zuek ere.

        Guzien bearra badugu.

Larrekoa

 

aurrekoa hurrengoa