www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

SOUBELET JAUN IDAZLE ARGIARI

 

        Oraiko aldian, ni bezalakoek, jakin nai ginuke euskaraz garbi idazteko bideak zein diren, edo bedere, zertan ezagun dezakegu euskara garbiena.

        Ni, orrengana nator eta barkatu.

        Gizaki mota guztiek, gure ditugun eginbideak baditugula, jakina.

        Orotako eginbide orietaz ez naiz mintzo; baizik eta euskaldun gisaz ditugun eginbide berexiez.

        Baiki, euskotar gisaz, ez ditugula guztiek eginbide berdinak; baño, guztiek aberria maite bear dugu eta egiazko maitetasunik ez dago, non ta ura ez dugun eginbidetan erakusten.

        Asko gisetara erakutsi dezakegu; baño, eginbide orietarik bat bada, bakotxak bere esku daukana: ura da bakotxak duen bizi bide edo lanpidea; sendakina dela, apeza dela, zurgina dela, nekazaria dela; edozein bizipidekoa dela; bere eginbearra aalik eta obekienik egitea, aberriaren alde lan egitea da; bere lankideko edozeñek bezain zindo eta jakintsun agertzea, aberriaren alde lanean ari da.

        Elizalde jaun zenak esaten zigun aberriaren alde lan egiteko bide bat dela, bakotxaren lanpideko lanak aalik eta zintzoenik, jakintsuki egitea.

        Txeko-Eslovaquiako buruzagia Kazaryk jaunak berriki gauza bera esaten zuen, aberkiden oarrarazteko.

        Untaz landara; bakotxak bere-bere dituen egin bearrak ere baditu eta oriek ezagutzeko, gogoeta ongi.

        Askotan gogoeta egonik nago, nere buruari galdeka, euskar idazle gisaz, eginbiderik ote dutan?

        Oraiko aldi untan egiazko euskaltzale batentzat, zein daiteke lanik egokiena, bearrena, onuregarriena?

        Nere baitan, beti erantzupen berbera; aal dutan guztia euskararen alde lan egitea.

        Badaiteke emen bear ez denik; baño, nik uste, euskararen aldetik bear dugula erdietsi gure aberriaren goratzea eta bere-gaintzea.

        Nik, euskaraz ikasi dutana besteri erakustea ongi eta eder zait, baldin erakuste ori, aalik eta euskara garbienean egiten badut.

        Ortarako, obekienik dazkitan gaiak berexi eta irakusleeri obekienik adiarazi. Bakotxak badaki bere buruaren berri eta zer gaietan ikasia eta aditua den.

        Baño, eta emen dago ari mataxaren koropiloa.

        Nola jakinen dut, euskara garbia erabiltzen dutala? Dakitenek erranez.

        Aspaldidanik, ortarako bide bila nabila eta nik uste bide egokia litzekela, irakurgaiak Euskalerri guztian edatu eta euskaldun utseri oartarazi.

        Euskara garbiena litzeke, euskaldun geienek aditzeko gisaz egina den irakurgaiarena.

        Jakina, ez dela erraz irakurgai batean dauden itz guztien jakitea; baño, euskara garbian egina bada, itz bat edo beste ez jakinagatik, aldeko itzek argituko dute.

        Gogoa ortan daukatala, eta berri jakiteko bezala, nik, astero egiten dut euskar lan bat, eta lan ura berbera iru astekarietara bialtzen dut.

        Eta zer gisaz aditzen ote duten astekari bakotxaren irakurleak, nik ez dakit: baño Eskualdunak aspaldidanik badaki asko idazkeren berri, eta on litzaiguke, bide untarik argitasunik egin baleza.

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa