www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ENE ADIXKIDE BEGIKOERI

 

        Alferkeriara jo dugu eta ori jotzeko zein errex den.

        Guti aski dugu zinez, besoak kurutz, bertzen lanen begira egoteko.

        Napartarra astekari unen berriketariak iru ez bertzeak ixilduak ditugu, eta ekin batean ni ere logaleak joa, negua balitz bezala lokartu gara.

        Iduri ta batek beti bere bizipideko lanetan ari bearra edo ez dakit zergatik, euskar sailak segurik alde bat utziak ditugu. Noiz arte?

        Niketz segurik, iñarrosaldi bat ona eman diot ene kolkoari eta abia naiz lenago elkarrekin artu ginuen bidetik emateko.

        Ez ordea zuek, Otsatieta, Mokoloko, Oribizkarra, Baztandarra, eta, eta, geldirik egon.

        Goazen bada, adixkide onak, egin dezagun bide; Jainkoak ala nai duelarik.

        Mendi-xuri, Otso-lezea, eta Aitz-xuri, zuek ere xartexak joak edo, baduzue arjoaren ondorioa; leen bezain zalui etzabiltzate segurik.

        Baiki, idorte gaitza, uni dagokiona: egon begira nola dagozin belaiak kizkaldurik, mendiko bazka muruztua, lursagarrak eiartuak eta artoak orituak.

        Errekak meatuak eta ixilduak, iturriak agortuak eta ugalde larriak ur lasterrik gabe, putzuetan lo. Jainkoa urrikal bekigu! Mendiz araindiko euskeldunez deusik ez dakigu.

        Eskualduna Baionako astekari maitea ez dugu aspalditik artu, ez dakigu zer bilakatu den. Noizko gudu tzar uni etsia?

        Jainko Jaun ona, urrikal bekizu euskeldun gudulariez!

        Anai maiteak, Jainkoa baitan, agur.

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa