www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lekukotasuna
Pablo Fermin Irigarai, «Larreko»
1916-1936, 1992

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lekukotasuna, Pablo Fermin Irigarai Larreko (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1992

 

aurrekoa hurrengoa

ARDI GALDUA

 

        Menditarra zen gure mutila; erri tipi bateko irakaslearen seme geiena. Aitama euskaldunak zituen gure mutilak, baño euskel-itzik etzakien.

        Amarr urte zituelarik eraman zuten urbileko iri nagusira, ango ikastetxean, bigarren mallako ikastaroa egiteko asmoz, gero, bere aitaren andinaia betetzeko gai izanen zela.

        Baño etxetik alde-egin bezain laster iluntzen asi zen gure menditarra.

        Uriko etxe, jauregi, karrika eta botiga ederrak etzioten atseginik ematen. Uriko edergailu andi-apañak arentzat pitzik etziren.

        Oso biotz-mindurik, etxekoen ikusi-miñak gogorki jo zion.

        Beti ilun, noiz-nai nigarrez, etzuen gogoeta-biozketa bat baizik: etxera, etxera!

        Aren erritar batekin buruz-buru egin, aski zuen nigarrari emateko.

        Uritik ate edo landara, uri-inguru bat egiteko beti iguzki-aldera buruz. Alde artan zuen, bospasei orduko bidean, mendi ederr batzuen artean, bere sorterri polita.

        Erriko karrika-erdian, alde batetik eliza eta bertzetik bere etxe xuri-xuri apaña. Ura zuen bere kabia eta an zauden, bozik eta ama maitearen ondoan, anai tipienak gozoki, eta bera arrotzen artean ilunki. Gizagaizo mutila!

        Untaz landara, ikasgaiak buruz ezin ikasi. Buru argia zuelarik, ezin zezaken irakasleari eman ikasgaien berri.

        Ikastunago eta naastuago. Ameka nigarraldi eginik juaten oi-zen ikastetxera!

        Bertze lagunak bezenbat nai zuen arek ere ikasi eta irakasleari erakutsi. Baño arriturik zagon lagunak ikusten zituelarik, beti arin eta beti jakintsun.

        Aren biotz-mina eztitzeko eldu ziren eguberriko jaiak eta etxeko kutun-maiteak ikusteko garaia.

        Baño negua ariki, elurra ari zuen; zalburdirik erriraño menditik ezin iragan.

        Ezin etxeratu; etxekoen berri ez eldu bidaririk etzabilan-ta!

        «Arrotzen arteko eguberri iluna aurtengo ene gabon-jaia!» zion mutilak. Gauerdiko apari-gozo gabe, gauerdiko meza-soñurik entzun gabe!

        Aren pozaren andia, bere aitaren kutun maitea eldu zitzaiolarik!

        Etxeko guzien berri eta bai ere egikoen: bei, beorr, auntz, tzerri, ollo eta barridekoen berri ematen zizkion; bai-zakien nolako atsegina emanen zion.

        Emeki-emeki udaberria ere eldu zen eta arek beti gogoan bere sorterriko bazter zoragarrien apaindura ederra.

        Ikaskuntz-azterketak egin zituen. Ontzat eman zuten eta iru ilabeteko etxerat. Gure mutilaren arintasuna!

        Berriz eta berriz bost urtez biozminak eta atsegin berberakin, bigarren mallako ikastaroa azkendu zuen.

        Eta uda arteko arazo bakarra aita semeentzat: orain zeri lotu, zer ikastaro berezi? Gertatzen oi-den bezela, iñork etzakien zertako gai zen gure mutila.

        Ikastetxe nagusiago batera eraman zuen bere aitak. Eta aitaren eginala urrikaldu zitzaion semeari. Eta unek aitari lenbailen ordaindu-naiz, berezi zuen sendakintzako ikasketak.

        Guzien arrtean —zion— sendakinek, legezko lanpide erdietsi bezain lasterr, nunai irabazten ari ditezke, eta orgatik berezi zuen sendakingoa.

        Berritu zitzaizkon leengo biozmin berberak. Leengoa, uri arrotza bazen, oraikoa berreun aldiz geiago. Unekin batean, etxerat itzultzeko miñak jo zuen gogorrki-eta, ikastaro berri orietan asteko gogorik etzuen.

        Oro zalla zitzaion. Etzuela aski buru arazo orietan sarrtzeko bere aitari zion.

        Beñerez alai; beti ilun. Etxekoen ikusmiñak etzion uzten.

        Baña, Jainkoari eskerr, gogoeta bat nagusitu zitzaion: aitama biziki maite zituen eta bere baitan zion: «Ene guraso maiteak lanean leerr ari dire ene ikastaro aren sari andiak irabazteko eta eni bialtzeko. Eta ni nigarrez! Ez. Ondo dago nigarr egitea, baño ikastera eta ikastera eta ez dut bertze egin-bearrik».

        Ordutik asi zen gure mutila lanean gogotik, eta lagunen artean leena ezpa-zen, leenetarik bat ura zen.

        Baño, baño, eta gutika gutika sorrterria eta Euskalerria aren biotz-barrnetik ezabatzen asi ziren. Ikasiago eta arrotuago. Etxekoak apalegiak zitzaizkon: goiti begira asi zen; menditarra zela etzion iñori esaten. Erria galduz etzen urriki. Aren aitamak nor ziren etzuen erraz aitorrtzen.

        Aren sorrterriska, mendi-gallurren arrtean zagola, iñori etzion salatzen edo adierazten. Unela asiez geroz, aren leengo biotz-minak, agurr.

        Andinaiak arrturik, euskeldunekin etzuen aidegorik nai. Jainko Jaunagan zuen sinestea eta begiramendua epeldu zitzaion. Jainko eta Elizaren aginduez azola guti zuen. Itz batean: aberriaganako maitasun-apurra galdu zuen eta Jainkoaren baitakoa galdurren.

 

* * *

 

        Gure leengo mutila, jakintsun bat eginik sendakintzagoari etsia eman zion eta arro-arro sorrterrira itzuli zen. Eta andik urbil dagon erri-kozkorr bateko sendakingoa eman zioten.

        Lanean ari zen, baño beti goiti begira eta orrgatik an zagon bitarrtean azken mallako dotore-ikastaroa egin zuen.

        Baño Jainkoaren bideak ezpai-dira geienetan guk uste dugunak, gure sendakin buru zutari bertze alde batetik jo zion.

        Arrtu zituen lagunen kiristinotasuna alde batetik; bere etxekoena, batez ere gurasoena; anai-arrebena eta aidego urbilenena bertzetik ikusi ta, bere baitaratu zen eta Uskurrtz-aldeztalen irakurr gaiak maiz eskuen arrtean zituen. Españarr egunkari, astekari eta ilekari oberenak eldu zitzaizkon, baño guzien arrtetik Josu-lagunenak ederrenak zitzaizkon.

        Gogoeta bati so zegoen beti. Jainkoa baitan sineste azkarra, zein bidetik erdietsi etzakien. Baño, bere buruaz arrtua bai-zagon, jakinduriz sinestedun nai zuen, eta ez atso xaarren gixaz, itxu-musuka, baizik eta izpidez ongi argitu-eta.

        Bere gelako idaztietan, ordu-arte sendakintza gaiak, eta orduez gero Kisto-aldeztaleak garai ziren.

        Jainkoak daki zenbat, españeraz eta pantzeraz. An Balmes, Keperin Aba, Fajarnes, Mendibe Aba, Urraburu Aba, Pelsch, Camara Aba, La Palma, la Puente, Rodriguez eta eta...

        Guzien arrtetik biziki bere gogokoak zituen Jondone Augustinenak, Jondone Atanasi eta Josulagunenak, bereziki Aba Iñaki eta aren lenbiziko lagunenak.

        Azkenean gauza bat ikasi zuen: jakindurizko bidetik etzoaiela zuzen berak erdietsi nai zuena jotzeko eta bere baitan zion:

        —Ai arroputza! Zer uste duk, ikasiz eta ikasiz eginen dukala Jondone Augustinak egin etzuena?

        Arek ere ikasiz nai zuen bere amaren sinestera eldu, baño buru on onekoa izan arren, Jainkoaren oñetan apaldu zelarik, orduan erdietsi zuen sineste azkarra.

        Baiki, okerr-bidetik arrtu zuen: geienentzat, jakinduriz-jakinduri ibiltzea, arrisku-bidetik jotzea da. Jainkoa zinez maitatzeko eta Aren naiari so egiteko, bakotxak bere burua deusetzat arrtu eta biotza Jainkoari eskeñi.

        Bertzenaz, gutiak izanen ziren arestiko bidetik ari zirezkenak eta geienak itsu-musuka baizik ez, baldin Jainkoak laguntzen ezpa-ginitu bertze bide epeletik.

        Gure sendakin zintzotuak ori bera egin zuen eta oso bertzelatu zen. Bide untarik arrtuez gero etzuen gogoeta bat baizik. Jainkoak deitzen ote zion lekaide egiteko.

        Eztabai untan luzegi egonik, gogozko ariketak egitera juan zen Loiolako Josu-lagunen etxera, eta an argi ikusi zuen Jainkoak etziola alde ortarik nai, ezkondurik nai ziola baizik.

        Andik lasterr ezkondu zen eta berriz sendakintzara euskelerri andi batera deitu zuten.

        Gure leengo mutila orain gizon zintzo eta elizatiarra! Untaz landara, sendakingora lotu zen gogorrki. Guziek ura maite zuten eta arek guzieri izari beraikin negurtzen.

        Bere lana ongi egin nai bai-zuen eta euskel-itzik ezpai-zakien, lasterr ikasi zuen zerbait eta andik arat geroago eta geiago. Gogoz eta biotzez españatzalea zen. Gastaroan, bere baitan ikusi eta ongi ikasia zuen, euzkotarren izatea edo odola ez dela lateratarrena; oketarik, zerbaitek gure barrnean bereztten digula; baño antzi zitzaion eta ordutik iñork ez bai-zion ortaz aipatu eta bere gogoa bertze arazoetan sartua bai-zuen.

        Baño garai artan Arana Goiri'tarren irakaspenak edatzen asiak ziren bazterr guzietara; eta gure jaunari ere eldu zitzaizkon noizpeinka idazti orietarik, nork bialtzen zion etzakiela.

        Geroago eta atseginago zitzaizkon aberriari buruz ziotena eta egi andiegiak, zinez, aren biotza ez ukitzeko: euzkotarr-biotza zuen-ta.

        Irakurr eta ikasi, azkenean biotza arrtu zioten aberriko ontasunak eta onbearrak, aberriak beretu zuen osoki, gogoa argitu ziotelarik. Bere baitan eztabai asko izandu zuen alde untara jo baño len: baño garai artan guti edatuak bai-zauden egi andiak; gure gizon zintzoari beldurr-ikara ematen zion, aberriaren aldez aurrpegi emateko.

        Baño biozketako arazoetan arat-unatik ez da. Aberri bat bakarra, ura sollik maitatu eta bertze errialde guzienganik berez, azke, beregain, bere-esku.

        Gure jaun sendakina ezpai-zen bi itzeko gizona, gogoz eta biotzez eman zen Jaungoikoari eta Aberriari.

        Iltzeko orduan izanen ote du urriki, Jainkoa eta Aberria maite dituelakotz bat besteari eskeintzeko; ots, ura Euzkadirentzat eta Euzkadi Jaungoikoarentzat?

Larreko

 

aurrekoa hurrengoa