Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

ZONBAT GALBIDE

 

Zonbat galbide bakotxaren bizian

Zonbat itzuli gure Historian

Euskal Herriaren bizian...

 

      Ainitz seme galdu dira ukatuz izena

      Izena eta gure Aiten Nortasuna...

      Diru tzar horren gatik saldu dute dena!

 

            Eta gu, eta gu!

            Hek bezala ezin egin omen bertzela!

            Eta gu, eta gu

            Herioak gaituela

            Iduri ta dena galdua dela!...

 

      Arrotzen lillurak dira beti hoin ederrak

      Lillurekilan sartuz beren harma-indarrak.

      Hor dira enganatu

      «gure gizonak»

      ginauzkala!

 

 

      1974.ekoa. Kanta-Birentzat egina. Jenderi erraiteko zer kenkan giren eta zertako. Funtsean Herri baten bizia guti edo aski nor beraren gora beheren moldekoa dela... Euskal Herriaren tragediaren laburpena.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987