|
Biziaren altzotik...
LIBRO OMEN GIRA
Libro! libro! libro! Omen gira Libro gure Herrian! Bainan libertatea Zendako, zendako?
I
Entzun aspaldidanik Heldu den oihua! Maita eta zerbitza Hire sor lekua! Irrintzin luze horri Dugun abots egin Gora ta gora beti Gora Eskual-Herri!
II
Denek dakiguna da Zaldi gazteak ere Libro uzten direla Untsa hezi eta! Gauza garbia orai Gure herriak ere Untsa heziak dira Gaztez hustu eta!
III
Ez da libertatia Aski bizitzeko Azkar izanez gira Bai berriz piztuko! Euskaldun gazteria Hartu bai Herria Hemen galditzen bahiz Baita askatuko!
1968.ekoa. Hainbeste aldiz entzuten baiginuen ongi pentsatzen zutenen ganik. «Zeren ondotik zabiltzate hola? Ez duzue ikusten libertatean garela? Nungo libertatea nahi duzue?». Libertate faltsuaren desmistikatzeko egin nuen kantu hau, erakutsiz etzanik dena libro uzten dela bainan xutitzen dena ez. Beti orroituko naiz Donibane Garazin ospatu zen urte hartako «Euskualtzaleen Biltzarrerat» deitu nindutela kantatzeko. Eta eskuzarten artean arima on batzuen xixtuak ere izan zirela.
Biziaren altzotik... |