Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

HERRIKO BOZAK

 

Eskerrak haundien Errepublikari

Eskerrak Frantzia onari

Sei urtetarik hurbiltzen gare meriako mahain saindutarat!

Denbora batez

Mahain horiek

Zituzten omen uzkaltzen

Eta jaun merak, bixtan den gauza, kaxketadunak igortzen.

 

Ohore Frantsesen nazioneari

Ohore nausi baita orori

Negozioak ez du lotsatzen

Jaun Mera da berriz presentatzen.

Bigarren listak

Aurtengo huntan

Behar ote du garraitu?

Zeren lehenak, Jaun Mera buru, boketa ederrik badu!

 

Goresmen demokrazia berri huni

Goresmen hazten ditueneri!

Jaun Merak hortaz badu soldata

Bainen ez aski ederra plata!

Perzeturraren alaba gatik

gertatua zauku dena:

Behar etzen lanetan ibilki zela meriako tanpona.

 

Hunek ere ari behar baitu zerbait

Jaun prefetak manatu nunbait:

«Ttitti-hunki bat ez da bekatu!

Jaun Mera hoi ez da behar galdu!

Zer kanore du, ikusten bada

Jaun Mera auzitegian?

Eta bozetako igandean

Mahain saindu erdi erdian!».

 

Esker eta goresmen eta ohore!

Ezin egon hau bota gabe:

Euskaldungorik ez dut aipatu

Xixtima huntan lekurik ez du.

Igande arte, adiskideak

Pertzetur eta besteak

Bai zuek ere, Jaun Mera eta zure apostolu guziak!

 

 

      1977.ean egina. Bozka mota guziak omorez bainan begia argi har ditzagun eta galtzen balindadugu ere ikus zertako. Irabazdunak ez baitira baitezpada beti itzal gabeak. Guziz toki batzutan bezala, botere ttipi asko elgarrekin dantzan ari baitzauzkigu, elgarri abilki lotuak.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987