Biziaren altzotik...
Manex Pagola
1987
ORDREA ETA BAKEA!
1
Barkatu jaun mera
Minuta bat bera
Balinbaduzu denbora!
«Putzu» baten orde
Aise hobe laike
Hil herri bat dena lore!
2
Zu jaun erakasle,
Ta nungoa ote?
Dut zer galda zuri ere,
Entzunik duzula
Haurretaz axola
Nolaz hesten da eskola?
3
Zu jaun burugagi,
Lantegiko nausi
Ez nezazula har gaizki:
Langileen diru,
Zuk bankoan duzu
Ta gu berriz ere zaku!
4
Hau da kapitalixma
Ta bere katitxima
ORDREA eta BAKEA!
Ederra da xixtima
Kanpoz dena arima
Hortik dea gure bidea?
Ordea eta bakea
Zoin gozoa den loa!
Ordrea eta bakea
Gure Herriko leloa!
1976.ekoa. Nere sor herrian eskola bat hetsi zen, haratxago berriz lantegi bat, bide bera hartzerat zoatzila beste herri batzu ere...
Biziaren altzotik...
Manex Pagola
1987