POLITIKA HORTAN...
Kanta miseria
Egin alegia
Erdia gordez
Ager bestia!
Kanta miseria
Ezin sinetsia
Hola enganatzen da jendia!
Ari dira bai karkuletan
Gure jaun asko politikan!
Nola eman batzu saretan
Berak jarriz jaun aintzin hortan!
Badabilate bai zinema
Jukutriak nola asma,
Sal lezakete berdin ama
Urre balitz krimaren zama!
Egun argiz badute solas
Ez dira ez tonto arras
Bainan hor ere zerbait eskas
Gezur ta egi biak nahas...!
Hor kausitzen beti pollitik
«C’est beau, n’est ce pas la politik»
Bainan ez igor ziliportik
Hortik harat etzait inportik!
Gure artean bada ere
Kasko bezanbat behere
Zonbait iraultzaz ari dire
Eta ereintzak noizko ote?
1987.ekoa. Politika bat zer zinema bilakatua den, irrati-telebixta eta publizitate toki asko gaindituz. Zenbat jukutria eta ele zuri baden batzu eta besteen ahotan. Euskal Herrian ere ez baigare ele-feiria hortarik kanpo!