Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

JIZKAR

 

Mamutza tzar haundi haundi bat

Etorri zauku zerutik

Salbatore astiriko haize batek ekarririk.

Agertu zauku Arantsusin

Bainan zer gatik ez Jutsin?

Alta hor ere etzuten

Horren «bisita» galdegin!

 

            Tra-la-la-la

 

Akulu punta zorrotz batez

Bizia gal bailezake

Ez da mamutza fidatzen

Lur hoberenean ere...!

Ekarririk bere afari

Gasnaki eta xixari

Bainan ez nihork kausitu

Usainik haren pixari...!

 

            Tra-la-la-la

 

Holako mamutzarik etzen

Guri hoin hurbil agertu

Alta doriforekilan

Arantsusik lanak ditu.

Erran baitiote izena

Mamutza horrek duena

Bi elkorrek’e ikusi

Mamutz horren bizkar ta ezten!

 

            Tra-la-la-la

 

 

      Arantsusiko herri pollitak Parisetik bisita haundi bat ukan zuenean egina. Auzo herrietan helikopteroa ikusi zutenean zonbaitek erran omen zuten. «Zer da mamutza hori, han, zeruan?». Eta Arantsusiar batek arrapostu. «Ez haiz sekulan etxetik atera? Ez dakik zer den helkoptero bat?».

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987