GUREA DA
Gurea da
Etxea.
Gurea da
Herria.
I
Guk maite dugu euskal etxea,
Nola xoriek ohantzea.
Guk maite dugu Eskual-Herria,
Gure sor-Herri bezala.
II
Etxean ginen ait’amekilan,
Gu denak bizi goxoki.
Mahain berean, goiz aratsetan,
Han ginen denak bilduki.
III
Gure Herrian herioaren
Itzal beltza da agertzen.
Mutil neska gazteak baitzauzku
Herritik urrun joaiten.
IV
Noiz ote zauku Eskual-Herrira,
Primadera etorriko?
Gaztek ez dadute axolarik,
Negua zauku sartuko!
1959-60 ingurukoa. Euskalduneri, nere inguruan nola esplika nezaken Euskal Herriaren alde emeki emeki jartzea. Euskal Herria etxean eta herrian hasten dela eta gazteak direla geroa. Hauk galduz geroz zer?