Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

PANTZAR!

 

            Pantzar!

            Leher eta zapart!

            Pantzar!

            Puxant eta piltzar!

            Pantzar!

 

 

      1

 

Hire pantza haundia

xingolaz kargatia

Gure bekatuz omen duk betia,

Halare gaizo pantzar

Etzakala gaizki har

Gure’etxen bazkaldu behar duk bihar!

 

 

      2

 

Ihauteritan lehen

Pantzar errege hintzen

Herri guzitan baihintzan agertzen!

Neskatxen bekatiak

Hire gain ezarriak

Bakea dik orai gure herriak!

 

 

      3

 

Nola doan mozkorra

Hire urrats makurra

Egun argiz zaukuk berdin ederra!

Zeren batzu zerutik

Ta bertzeak lurretik

Denak joaiten ari gaituk burutik!

 

 

      1975.ekoa. Urketan etxez etxe ibiliz, ihauteriak muntatu genituelarik Irrintzinako dantzari eta soinulariekin. Landibarren, haur denboran ezagutu ditudan Ihauterietaz ere orroituz.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987