Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

EUSKALDUN GAZTERIARI

 

Ezpain xokoan primaderaren irria,

Zainetan aldiz aiten izerdi garbia,

Hola dabila egunez egun gaztia,

Indar gaitzetan nahiz maitatu bizia... Tralera, tralera...

 

Euskal gazteak irrintzina du botatzen

Bazterrak oro dituelarik harrotzen,

Oihu samin hau nork ez du hemen entzunen?

Euskal anaiak laster elgarri jos gaiten!... Tralera,...

 

Gure gogoek behar lukete zabaldu,

Bihotzek ere barne aldetik berritu,

Euskal Herriak beharko baitu azkartu,

Etsaien perat erori nahi ez badu... Tralera, tralera...

 

Dezagun apain gure biharko kafira,

Laster berrituz gure ait’amen lan bera:

Orduan zinez baita jautsiko gutara,

Goizik ametstu dugun zorion ederra... Tralera,...

 

Gazten artean bego irria nagusi!

Herra bideri beti eginez ihesi,

Batasunaren traba behar da aurdiki

Bide berari nahi baigira jarraiki... Tralera, tralera...

 

 

      1963.ekoa. «Euskaldun gazteria»ren alde zerbait idazten nuen P. Xarriton eta J. Hiriart Urruty-ren denboran moldatzen zuten «Gazte» deitu kasetan. Hareman horien orroitzapenez egin nuen kantu ezti hau, Euskaldun Gazteria hori abertzalegorat deitzeko bezala, polliki pollikiño.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987