Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

NORAT JOAN?

 

 

      1

 

Norat zoaz neska gaztea

Hoin ilunikan begia?

Norat hoa, mutil gaztea,

Nai duka nik erraitea:

 

Xoraturik ezarri haute

Plazerra ez dela kalte...

Erori duk hire mundua

Eta orai haiz galdua!

 

 

      2

 

Norat doa, gure mundua

Hoin ardura uzkailia?

Norat doa, hartu bidea

Hoin ardura bihurtia?

 

 

      1974-75.ekoa. Gaztetxo batek edo bestek erran dautate zendako zen lana? Zendako ez gara nahi denetik kabalak bezala bizitzen? Ideala? Zer?

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987