SAGUTXO
Lotan goxoki nindagon batez
Indar herriak hartu beharrez
Atzarri nintzan kasik nigarrez...
Kirri, karra, kirri,
Zer da hortxe ageri?
Kirri, karra, kirri,
Sagutxo lanean ari!
Murru xokoan zagon sagutxo
begi bien dirdiraz neri so...
Uste baitzuen nindaikela lo!
Ixil ixila ohe barnean
Bihotza naukan arras bakean
Ama baitzagon nere ondoan!
Zer egin orduan lokartzeko?
Beldur ororen haizatzeko?
Gatua dut eskarniatuko! (Miau eginez).
1965-66.an egina. Pentsatuz gure haurrek behar dituztela beren adinari doatzin kantuak, jostagarri, irringarriak eta saguak bait du bere beharri xut, buxtan luxearekin halako kuriositate bat...