XURXURI BATEN GAINEAN
Xurxuri baten gainean xoriak
Xoriak kantatzen du
Kantatzen du biziari...
1
Xoriek ez dakite mundu huntan
Zer gertatzen den:
Hamar jendetarik sei
Nola goasearekin dauden!
Bainan guk badakigu
Ta hori aski zauku!...
2
Xoriek ez dakite, gizon onak
Preso badirela
Eta Euskadin ere
Euskaldunak hortan garela
Bainan guk badakigu
Ta hori aski zauku!...
1971-72.ekoa. Hemen agertzen dela bitxikeria bat: Nolaz xoriak berenari ari diren eta guk aldiz gauzak edo gertakariak jakinik ere, ez hanbat horietaz kondu atxikitzen. Alta gizonkiaren funtsa da gogoeta gehiago ibiltzea eta araberan bermatzea!