LEHUNTZEKO HERRIA
Lehuntzeko herria
Noizetik hor jarria
Famatua da zure historia
Zure bazter ederrek gora salatzen bizia!
Zoin ederra den iguzkitan
Lehuntze lilia goizetan
Bozkarioz betetzen gaitu denak bihotzetan
Balio baitu bizitzeak holako lekutan!
Ibai ondoan bazen bizi
Gain hoietan ere ihizi
Laborari ta arrantzale, etzuten beldurrik
Zainetan lapurtar odola baitzuten suharrik.
Lehuntzek baduke oraino
Segretu zerbait erraiteko
Banago noiz Lehunztar oro diren jazarriko
Nerekilan eta bihotzez gora kantatzeko.
1980.ekoa. Aspaldi ohartua bainintzan herri horren bihotzari eta ingurumenari, horgo «Premontrés» horien ordenakoa, denboran nere sor herriko Behauneko elizaren jabe izanik, besteak beste. Hor baitzuten komentu eder bat.