Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

BURGOS

 

Gora zuek, abertzale haurride

Gure berri jakin baitu orai mundu guziak!

Kastillatik abendoko hotzetan

Iguzki su gorri gorriz gira piztu denetan.

Berlinetik Burgosera

Baionatik Bilbaora

Entzun dugu oihu bera:

«Eusko gudariak gara».

Gora zuek! iraultzaileen alde

Mundu guzian balire guretzat ere hobe!

 

            Gora Euskadi askatuta!

 

Gora zuek, gizon eta emazte

Hamaseiak bihotz batez xutitu baitzarezte.

Beldur gabe, asarrez ikaretan

Jeiki da gure Herria zuen soka eskutan.

Guda doa urrats haundiz

Burgos etorriko berriz!

Beharrez edo ez nahiz,

Herri hau da ezin biziz.

Gora zuek, Herri hunen zaindari

Eskutan harmarik gabe gaituzue atzarri!

 

 

      1970 ean. Burgos-en jujatu zituzten 16 abertzaleen ohoretan egina eta ainitz gogetatuz. «Internationalisme» hori aipu baitzen orduan iraultzaleen aho mihitan, erakutsi nahi izan dut Burgos-en jasana mundu guzirako erakaspen eta indargai da. Nundik ez iparralde honentzat?

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987