Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

JAUN MERA

 

Helduden igandean

pesta dugu herrian

Jaun mera zauku orai

sartu grado berrian!

Idortea bada etortzen uda minian,

Guk segurik ez dugu urik

oraino gur’etxian!

 

Bainan jaun merari zer zaio

Urik ezaren ixtorio

Ministroak emana dio

Medaila haundi bat papoko!

 

Helduden igandean

zirka haste elizan

kalonje bat ere da artzekoa predikan:

«Idortea bada izaiten batzutan alde hautan,

hori seinalde ez dugula sinesten Jainko Aitan».

 

Jaun Mera ostalerra

Bazkaria ederra:

Gomitez izanen da

segur ere leherra!

Pitxerretan ezarria da

Horgo behar den ura:

Wisky-ren ondoan ere da

Pernod-ren dei ederra!

 

 

      1965-66. Gure herri batzu oraino urik gabe, bide kakola, gaztetxerik gabe, etabar... eta horgo buruzagi auzapez batzu Pariseko jaunen aintzinean adorazionean, beren botereari aztaparka lotuak.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987