Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

EZ DUT BILATZEN

 

Ez dut bilatzen aberatsen

Bidetarik ibiltzea!

Ez dut bilatzen haundiekin

Nik jokoetan artzea!

Jende gehienak bezala sortua

Ait’amen lurrari lotua!

Behardunekin bizitzea:

Hori da neure hautua!

 

Jende oro dira behardun

Ukanik ere ontasun...

Bainan aberats guti jartzen

Jende xehearen lagun!

Aberatsen eskua urrun heltzen,

Zer nahi nun nahi tinkatzen...

Gure herriaren geroaz

Dute tratu merk’egiten!

 

Otsoak bordan otsoekin,

Gaixo bildotsak hoiekin!

Bainan bordazainak nun dira?

Ager ditela argira!

Euskal Herria Euskaldunendako:

Berek erran behar hau nolako

Gaurko gidariek baitute

Hori onartu beharko!

 

 

      1975 ekoa. (EHAS) mugaz bi aldetan jartzerat entseatu zen Euskal Herriko Alderdi Sozialista-ren denborakoa. Alderdi hunen asmoeri oihartzun gehiago emaiteko egina. Bereziki iparralde honetan hobeki erakusteko zer den dirudun haundien jukutria: Euskalduneri sinetsaraztea denak ongi doatzila... haien laguntzari esker!

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987