NOLA BIZIKO?
Nola biziko zen familia
soldata trixte batekin
Jana egin eta egon lekua
zerekin paga ez jakin...
Ez badira denak zubi azpitan
Ez baitira denak beren etxetan
Aitak emanik esposatzeko
ez baitut berez kondenatuko!
Ez da ez zuena
Ez eta lehena
Zuen oraiko ezin bizi hori!
Ez da ez biderik
segur ez bertzerik
Ezin onartua behar da hori!
Lehenik batto, oraitik biga
Haurrak ere sortzen dira
Eta familia xume hortan bada orai arrangura.
Zer gerta liteke bi haurren aitak
—hau gertatzen dena— lanik ez balu
Goiz eder batez jakiten badu
lantegian lanik ez dagola.
Ezin biziak, ixil-ixila,
nola gaituen hunkitzen!
Hanbat euskaldun Euskal-Herritik
baititu errex botatzen...
Ai Zorigaitza! Zeru beltz hori.
Etzinuke, alta, pentsatu nahi,
asko bezala zu ere bihar
joanen zarela eginez nigar...
1975.ekoa. Ortziken ikusgarriko egina. Nere eskolako lagun batek bere lana galdu zuenean, lantegia hetsirik. Eta zenbat holako, hoben gabeak!