ITSASO ONDOAN
Idek ditzagun begiak
Zabal bihotz hertsiak!
Eta ikus zoin amultsua
Dagon Eskual-Herria!
I
Itsaso ondoan, uhainer musuka,
Ta mendi gainetan zerurat otoizka!
Hor Euskal-Herria, ari da galdeka,
Euskaldun guziek dezagun besarka!
Maite duten semek dezatela tinka
Lehengoen hitza, berriz hortan finka.
Oi euskaldun seme ez maita erdizka,
Bainan gora kanta gure errepika!
II
Euskaldun semeak euskara badaki,
Frantsesean ere trebe da polliki!
Gizon jakintsuna hor bada ageri,
Horra euskalduna nausi frantsesari.
Etorriko dea bazko berrikari,
Beregaintasuna Euskal-Herriari?
Oi entzule maite ihardetsak huni:
Bihar-e euskaldun nahi haiza bizi?
1964.ekoa. Beti asmo berarekin: Euskalduneri begiak idekaraztea Euskal Herriari eta bere ...aberastasuneri. Bi edo hiru hizkuntzen jakitea zoin den aberasgarri.