Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

SABIN

 

Euskaldunak pizten ari direla

Noizbait egitekotz ordua

Gure bide huntan itzain nagusi

Arana Goiri Bizkaikoa.

 

Lapurdiko lurra dugula oinetan

Sabin, agur zuri!

Zure odoleko herri bero hori

Oraino duzu bizi.

 

Euskararen alde girade hemen

Nahiz garen umezurtz beti

Badakizu ama, egiazkoa

Ez daukutela utzi nahi.

 

Euskara gal eta, galtzen ari baita

Ez du bost axola...!!!

Berdin amarekin ukatzen badugu

Bihar egun bezala!

 

Euskararen alde artzen bagira

Aberri bat dugu eginen;

Eta Aberrian ainitz baigira

Elgar esku dugu emanen.

 

Doala pindarka ote larrez larre,

Euskaldunen sugarra...

Ez euskara eta ez Aberria’re

Ez dira hil errexak!

 

 

      1975.ekoa. Sabin Arana Goiri, Bizkaitar abertzale suharraren bizia irakurtu nuenean eta haren asmoak nundik norat ari zitezken gogoetatzean...

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987