OLENTZERO
OLENTZERO jin zauku menditik herrira
Zahar gazte guzien alegeratzera.
Utziz mendian elur
Euri ta haizeak
Aise naiago ditu suparter pindarrak!
OLENTZERO! OLENTZERO!
Tra-la-la-la...
Urketako herria baitzaio pollita
Gaur hemen afaltzeko gelditzen omen da!
Esne broskatua du
Horrek bere friko
Eta gaztain erreak ditu maite asko!
OLENTZERO! OLENTZERO!
Tra-la-la-la...
Olentzerok irri bat beti haurrendako
Bere bizar haunditik baitu aterako!
Eta bere zarpatik
Du berdin botako
Prestu diren haurrentzat oņ oņ goxo asko!
OLENTZERO! OLENTZERO!
Tra-la-la-la...
1975.ekoa. Urketan olentzeroa abiatu ginuelarik, xokoz xoko, euskaldun dantzari ttipi batzuekin.