Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

MODA BERRIA

 

 

      I

 

Gure herriko neskatoak

Ez gira denen gostukoak!

Batzuk tindaturik biloak!

Plazan kexu dira atsoak!

 

 

      II

 

Jaun ertora-re mintzatu da

Igandeko mezatik landa!

Apezari berdin zaio moda

Bera zaia gabe baitabila!

 

 

      III

 

Apeza bada moda berriko

Fedea omen da galduko!

Makur hortan ez gertatzeko

Atsoak apez dira sartuko!

 

 

      IV

 

Orduan segur izanen da

Mari Punpun atsoaren besta!

Estakuru bat behar eta

Modak emaiten dio pollita!

 

 

      V

 

Beude atsoak ar diten

Mutil nesken zirikatzen!

Atsoek ez dute barkatzen

Nun ez diren gutaz behartzen!

 

 

      1960 ingurukoa. Moda zaharrak kraskatzen laguntzeko, baitzen hortaz «gerlarik», gure herri eta xoko nagi lokartuetan. Duela kasik hogoi ta hamar urte!

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987