ARGIRIK GABEKO BIDEA
Argirik gabeko bide bat luzea.
Zuretzat kantu hau, nunbaiko gaztea.
Bakartasunean, maitasunik gabe,
Batzutan pentsatu duzu ez izaitea
litakela hain hobe...
Baietz! Hamasei hamazazpi urtetan
Gu ere intzira berdinetan
Ibili gara.
Baietz Zaharren esku balinbazara
Zuretzat munduan leku gutixko da.
Nola den xoria ihizi denboran,
Halaber gaztea, zare arranguran.
Dener ausartatzen, denetaz beldurtzen
Adina jin ordu, ez dakizu orduan
Argi alde joaiten.
1970ekoa, ohartuz gure gazteriaren barne-korropiloak aipatzeko ez ginuela hanbat kanturik. Ainitz denbora eskatu ditan kantua, bai hitzen aldetik bai airearen aldetik.