PANPIÑA
Panpiña pollit bat dut Eguberriz ukana
ile luzeak ditu begi biak gaztaina!
Etzanik ezarrita begiak hesten ditu
Haren ondoan orai dakit nola lokartu!
Zaia luze batekin jauntzia da Panpiña
Nik ere nahi nuke harenaren berdina!
Anaia ez delarik enekilan jostatzen
Panpiña horren ganat naiz orduan hurbiltzen...
Ohean luzatuta matela matelari
Hola lokartzen gare so izar berdinari!
1985.ekoa. Euskal Herrian gure haurrentzat ez dugulakotz hanbat kanturik panpiñak haur bati emaiten dion atseginaren aipatzeko. Orroituz ere nere haurrek zer begi ona egin dioten berenari.