Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

GOIZ AMODIO

 

Goiz amodio batek

Hartu du gaztea

Eskolako alkietan

Hartu du uste gabetan

Bere hamalau urtetan...

 

Amodio gazte horrekilan badoa

Barne hortarik ihesi,

Behar du norbait ikusi

Eta hari hurbil bizi!

 

            Berdin da!

            Berdin da eguna den

            Ala gaua den

            Joanen da itsaso alde

            Edo mendirat

            Bere maitearen ikusterat.

 

Maite bat izan bada

Sekulan harentzat

Maite bat du bihotzean

Tinkatzen baitu guzian

Su hartzeko gorputzean.

 

Mila koloretan

Jantzia da zerua

Eta ez du nahi entzun

Beste soinurikan nihun

Maitiaz beste dira ilun!

 

 

      1987.ekoa. Gaztetxoeri hurbil bainaiz ere Urketan dugun dantzako «Irrintzina» taldearekin. Ikusiz zer bilakatzen diren bet betan gure 14, 15 urteko neska batzu lehenik, gero mutiko batzu. Goiz amodio batzuek hartuak, beren gorputz eta gogoetan inharrosiak.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987