EGUN ON AITATXI-AMATXI
Bai egun on amatxiri
Bai egun on aitatxiri
Ene aitamen aitameri!
Bai egun on bi-bieri!
Nahi nuke jakin zergatik
Jeikiak zizten hoin goizik
Zer zizte uste gaberik,
Erori biak ohetik?
Amatxi oizu eskoa
Sarri mezan piztekoa.
Aitatxi oizu makoa
Zuhauk eginikakoa!
Egun guziek ez dute
Beti elgarren eite.
Egun kexu bihar bake,
Zuek egin hola bide!
1964 ekoa. Biziki maite nuen etxeko amatxi hil zitzaukun 1962an. Emazte xuxen, langile eta otoitzekoa. Etxetik nindoan guziez sos pollita emaiten zerautan kuraia emaiteko. Hartaz eta haren inguruaz egin dut kantu hau, beti iraun dezaten gure xaharrek gure gogoetan.