JAINKO LAURDENIK EZ!
Jainko laurdenik ez baituzu
Nihoiz nahi’izan adoratu
Anuntziorik gabetan
Zintuzten zu lurperatu!
Bainan, bainan nik kantatzen
Ez dela hola egiten:
Ene kezka larri huntan
Zu ere zaitut ikusten.
Etxekoeri bakea zor zinuela lehenik
Utzi zaituzte joaiten
Lanik gabe sor herritik!
Zure lagunekin betan
Erran baituzu egia
Herriko jautto batzuek
Moztu dautzute bidea!
Geroaren adarrari
Ari zarena tiraka
Mehatxuz eta presondegiz
Ari zaizkitzu kolpeka!
Gure Herria altxa nahiz
Noretzat ote hori kalte?
Emazte, haur eta etxe
Debakatzen dauzkitzute!
1974-75.ekoa. Baionan egin ziren iheslarien aldeko gose greben ondotik, hor hola beren buruak eskaintzen zituzten guzien soleigarri bezala.