Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

GARAZIKO HERRIA

 

            «Garaziko Herria

            Benedika dadila

            Euskarari eman dio

            Behar zuien tornuia...»

                            (Detxepare)

 

Batzuk uste zutena

Euskara hilen zela:

Profezia malina

Airean zabilena...

Profezia malina

Oraino bizi dena!...

 

 

      I

 

Zonbat afruntu zonbat trufa

Jasan dituzten Euskaldunek!

«Mihi zikin, buru gaixto»

Holako entzun dugu denek!

Bainan ez daukute

Bortxaturik ere

Barne-gogoa arrunt erre!

 

 

      II

 

Basa Jakintsun, ustez haundi

Eskolan berdin herrietan...

Botereaz gehien egarri

Eta beti harmen gerizan!

Herria nahasiz

Bozik gabe utziz

Enganatu gaituzte guziz.

 

 

      III

 

Goresmen zuri Eihalarre

Bietan zuri Etxepare!

Zuen hazia galdu gabe

Ikus hemen zonbat landare!

Batzu aztaparka

Bertzeak bihurka

Berdin ere zonbait kontreka!...

 

 

      1987.ekoa «Euskal Herriko kantu xapelketa»ren eta Beñat Detchepare Eiheralarreko gure olerkari eta idazle lehenaren ohoretan egina. Detchepare horren duela lau mendetako mezua zertan dugun gaur, hemen, gure artean, eta zendako.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987