Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987

 

 

URTXINTXAK

 

Urtxintxak oihanean jautzika

Aldaxkatik aldaxkara!

Zuk erradazu ama, zendako

Ez diren erortzen lurrera?

 

            Nik ere

            Nai nuke

            Izan urtxintxa bezala

            Hain gora

            Hain trebe

            Izaiteko libre.

 

Urtxintzak oihanean zintzilik

Buruz behera buztanetik

Zuk erradazu ama, zendako

Ez duten buruko minik?

 

Urtxintxak oihanean karruxkaz

Neguko bildu intzaurrekin

Zuk erradazu ama, zendako

Ez dezakedan egin berdin?

 

 

      1968-69 inguruan egina. Ikastolentzat.

 

Biziaren altzotik...
Manex Pagola

1987