JO TXIXTUA
Jo txixtua ttunttun makilekin:
Ta horra: gazteak elgarrekin
Dena kantu dantza eta irrintzin
Airoski goazen beti gaztekin!
Gazteak Euskalerrian
Biziko diro lorian
Aberats dira bihotzez
Eta lerdenak gorputzez,
Ez dira lotsa leneko
Ez eta borrokatzeko
Biziko baita biziko
Euskalerria oraino!
Aupa goazen guziak airoski
Guziek dezagun ikasi
Nola so egin biharamuneri
Izan diten lore eta iguzki.
1963.an egina. «Euskaldun Xoriak» udalekuarentzat. Euskaldun gazteria goraipatzeko eta geroa eder egiten sustatzeko.